Claes Oldenburg

 hirurogeiko hamarkada

2012(e)ko urriak 30 – 2013(e)ko otsailak 17

Ba al zenekien… ?

Claes Oldenburg lehenbiziko artistetako bat izan zela  New Yorken performance-ak egiten, 1950ko hamarkadaren bukaeran eta 1960koaren hasieran. Batzuetan, performance horiek arte galerietan egiten ziren, beste artista lagunekin elkarlanean. Beste batzuetan, ezustean gertatzen ziren espazio publikoetan, gauez errepide batean, adibidez. Baina Oldenburgek 1996ean performance-ak egiteari utzi zion; ez zuen beste bat egin 1985ra arte. Orduan, Coosje van Bruggen-ekin lankidetzan, Laban ontzia I (Knife Ship I), arraundun laban suitzar erraldoi motorizatua egin zuen, hain zuzen, Labanaren ibilbidea (Il Corso del Coltello) performancearen funtsezko osagaia. Performace zoragarri horrek hiru egun iraun zuen eta Venezian egin zen 1985ko irailean, Frank O. Gehry arkitektoarekin elkarlanean, beste lagun eta familiakoen artean. Azken performance honetan, artea, arkitektura eta antzerkia uztartu zituzten. Geroago, Laban ontzia I eskulturatzarra Solomon R. Guggenheim Museoak erosi zuen, eta mundu osoko zenbait erakundetan jarri da erakusgai. Proiektu honi buruzko informazio gehiago izateko, bisita ezazu erakusketaren gune didaktikoa.

 

Kredituak: Laban ontzia I (Knife Ship I), 1985. Biniloz estalitako zura, altzairua eta aluminioa, motorrekin, dimentsio aldakorrak, gehienezko altuera: 966 x 1232 x 960 cm. Solomon R. Guggenheim Museum, New York, dohaintza, GFT USA Corporation, New York 95.4489. © Claes Oldenburg eta Coosje van Bruggen. Honako erakusketa honen ikuspegia: Guggenheim eta mende honetako artea, Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbo, 1997ko urriak 19–1998ko ekainak 1. Argazkia: Erika Barahona-Ede © SRGF

Claes Oldenburg eta Achim Hochdörfer solasean
Guggenheim Bilbao Museoko Entzungela, 18:30, 2012ko urriaren 30a. Ingeleseko jatorrizko bertsioa

Babeslea

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.