Claes Oldenburg

 hirurogeiko hamarkada

2012(e)ko urriak 30 – 2013(e)ko otsailak 17

Bilboko erakusketa

Pastelen arasa I
Claes Oldenburg
Pastelen arasa I (Pastry Case I), 1961–62
Margotutako igeltsuzko eskulturak zeramikazko plateren gainean eta metalezko azpila eta kopak beirazko eta metalezko arasan
52,7 x 76,5 x 37,3 cm
Eskaintza: MoMa, New York / The Sidney and Harriet Janis Collection, 1967

Claes Oldenburg

Claes Oldenburg-ek eguneroko objektuak modu sakon eta umoretsuan irudikatzen ditu, eta artista garrantzitsu eta ezagunenetakoa dugu 1950ko hamarkadako amaieratik. Performance arteren, instalazioaren arteren eta pop arteren irudi gailen izateaz gain, eragin ikaragarria izan du arte publikoan, Coosje van Bruggen-ekin elkarlanean egindako proiektu erraldoiei esker, hain zuzen. Oldenburgen lanen abiapuntu nagusia industria-ekoizpeneko objektua da, hots, kontsumo-gaia:etengabe aldatzen den salgaia denez, kulturaren transmisore eta mundu kapitalistaren irudimenaren, apeten eta obsesioen ikur da.

Honako hau inoiz egindako erakusketarik zabalena da Oldenburgek 1960ko hamarkadan egindako lehenbiziko artelan iraultzaile eta enblematikoei buruz. Bertan arte garaikidearen ikono ugari ikusi ahal izango dira, hala nola, Kalea (The Street, 1960) instalazioa —graffiti estiloko irudiak, hiri handiaren bizitza modernoa gai—, Denda (The Store, 1961–62) instalazioko salgai ezagunak eta "etxe modernoaren" objektu arrunt ikusgarriak. Erakusketa Oldenburgen lehenbiziko diseinuei ere eskainita dago: espazio publikoetarako kontsumo-gaien monumentu erraldoiak irudikatzen dituzte. Amaieran, Sagu Museoa (Mouse Museum) dago, Museum moderner Kunst Stiftung Ludwig Wien museoaren jabetzako lana; miniaturazko museo bat da, sagu geometriko baten itxurakoa, eta bertara sartzeko aukera dago. Sagu Museo honetarako, Oldenburgek 385 objektu bildu ditu 1950ko hamarkadaren bukaeraz geroztik.

Erakusketa elkarlanean antolatu dute Museum moderner Kunst Stiftung Ludwig Wien museoak eta Guggenheim Bilbao Museoak.

Komisarioa: Achim Hochdörfer, Museum moderner Kunst Ludwig Wien (mumok) museoko arte arduraduna

Babeslea

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.